Heriotza tailerra




1) Zer onura du haurrekin halako saioak  egiteak?

Haurrentzat: Oso lagungarria izango zaie etorkizun batera begira. Zergatik? Iraakslearen laguntzatz zeharka hainbat balore igortzeko aukera baitu, haurrek barneratu ditzaten, hala nola, errespetua, pentsamendu kritikoa, entzute aktiboa eta enpatia besteak beste.




Familientzat: Askotan zaila egiten zaie familia batzuei errealitatean gertatzen diren hainbat ekintzei hitzak ipini eta haurrei egokitzea. Beraz, tailer hauen bitartez, modu naturalean lantzeko ateak irikitzen dizkiete. Eskolan egiten den aurretiko lanketa hau abipuntutzat hartuta, haurrei egia esatea eta beraien arteko harremanak sendotzea ekar dezake, nolabait esate arren pilare garrantzitsuena indartzea, hala nola, konfidantza.




Gizartearentzat: Haur hauek etorkizuneko hiritarrak izango direla aintzat hartuz, gizarte baten partaide izango dira, eta jakin badakigu joera batzuk aldatzeko indar soziala ezinbestekoa dela. Beraz, haur hauek askatasunez eta inolako taburik gabe edozein motatako gaien aurrean hitz egiteko gaitasuna edukitzeak, gaur egun aurki ditzakegun gai tabuak alde batera uzteko joera izan dezake.







2) Zer oztopo egon daiteke halako saioak aurrera eramateko ?

Haurrek: Gerta liteke haurrek oraindik hitzak ez aurkitzea, esan nahi duten hori ez adierzateko, edota garapenaren aldetik zein jasotako hezkuntzak eragitea horrelako saio hauen aurrean askatasunez jarduteko. 





Familiek: Beraien ideologiatik aldentzen diren gaiak lantzeak beldurra sor liezaiokete, beraien haurrarengan ideia kontrajarriak barneratzeko aukera somatzean.  Beste oztopo bat izan liteke, nahiz eta eskolan gai hauek landu etxean korronte honekin jarduteko lotsa edo beldurra izan dezakete.









3) Filosofia saioen onurei dagokienez, adituek honako hauek aipatzen dituzte (ikus ere elkarrizketa): elkar entzuten ikastea, debaterako trebatzea, bizitzako gai sakonei buruz nor bere kasa pentsatzen ohitzea… ikasleak bizitzarako prestatzea, azken finean. Horiek zeharkako konpetentziak dira, eta filmearen egileek uste dute ikasgelan gai filosofikoez hitz eginda zehar konpetentzia horiek lantzen ditugula. Zer deritzozu?


Ados nago elkarrizketan hitz egiten dituzten alderdiekin. Azken finean, gure bizitzan filosofia ezinbesteko tresan modra ikusten dut, hau da, askotan sortzen dizikiguten errealitateak zalantzan jartzeko beharrezkoa da. Mota honetako ekintzekin pentsamendu kritikoa lantzea dakar, gure ideiak zein bestearenak entzun eta zer nolako ondorio edo emaitza pertsonalak ateratzea. Modu honetara, aurretik aipatu ditudan baloreak igortzean oinarritzen da, argi eta garbi, hala nola, errespetua, enpatia, asertibitatea eta pentsaemendu kritikoa besteak beste.








4) Filmaren izenburua: Hasiera baino ez da. Elkarrizketan irakurri ahal izan duzun legez, filmaren egileek diote ikasmaila guztietan egin beharko litzatekeela lanketa filosofikoa; hau da, ez da nahikoa Haur Hezkuntzan soilik egitea: jarraipena izan beharko luke Lehen Hezkuntzan, DBHn eta haratago. Zein da zure iritzia?


Ados nago aipatzen dituen ideiekin. Azken finean unean uneko lanketa batek ez badu ondorengo jarraipenik, moztu edo eten egiten da kasu gehienetan. Beraz, adinean aurrera egin ahala horrelako ekimenekin jarraitzea ezinbestekotzat jotzen dut, gainera helburu bezala etorkizuneko hiritarrak osatzea izanik, oraindik ere garrantzitsuago. Ikaskuntza honek bizitza osoan zehar irauteko duen helburua aintzat hartuta. 





5) Filosofia Haur Hezkuntzan. Irakur itzazu baieztapen hauek: Adin horretako haurren ezaugarri bat da oso espontaneoak direla; horregatik, gizartean deserosoak diren gaiak edozein momentutan ateratzen dituzte. Gai filosofikoak saio itxi batzuetan landu nahi izatea helduon behar bat da batez ere. Inportanteena da irakasleak haurren espontaneitateari jarraitzea eta haurrak gaia ateratzean duenean aukera hori baliatzea. Bi iritziak kontrajarriak direla uste duzu? Zein da zure iritzia?


Ez dut uste ideia kontrajarraik direla, bi kasuetan gaien lanketa bat ematea baita helburua. Baina adierazten den bezala, haurrak espontaneoak dira eta ez dut uste hori dela gakoa, baizik eta haurrak oraindik beraien bizitzako hastapenean aurkitzen direla, beraz ez dute inolako beldur edo lotsarik ideiak azalerazteko eta edozein gaien inguruan ezagutzak lortzeko. Helduen kasuan ordea, esperientzia ezberdinak bizi ondoren, nolabaiteko moldaketa bat izaten dute, hau da, bizipenen arabera baldintzatuta daude. Horregatik egiten da zailagoa gizartean aurki ditzakegun ideia edo gaiekin jardutea. 



6) Filmako saioetan gai filosofikoak gogoetaren bidez lantzen dira, hitzez. Agian beste moduren batean ere egin daiteke (eskulanak, irudiak, antzerkia, dantza…)? Zer iruditzen zaizu?


Ezinbestekotzat ikusten dut hitza lanketa hau burutzerako orduan. Baina agian burutu liteke bestelako baliabideekin uztartuz, hala nola, eskulanak, irudiak, antzerkia eta dantza besteak beste. Hauek ere adierazpen tresna gisa erabiltzeko aukera ematen baitute, betiere hitza komunikazioa tresna gisa nagusitzat erabilita. 


“ekintzak hitzik gabe ez du baliorik”







7) Filman agertzen den gai handi bat heriotza da. Filman ikusitakoaz aparte, eman zure iritzia: heriotza gizartean gai tabua dela esango zenuke? Azaldu zure erantzuna.


Halaxe dela uste dut. Heriotza den gai indartsuen aurrean, nolabaiteko beldurra sorrarazten digula uste dut. Azken finean, ondoren zer gertatuko den ez jakite horrek segurtasun eza sorrarazten digula uste dut, bizitzako esparru ezberdinetan eta heriotzaren ez da kasu isolatu bat. Bestalde, honen aurrean emozioak kudeatzen ez jakiteak eta ohiko egoera modura ez hartzeak, heriotzaren inguruan hitz egiteko eremuak txikitu eta deuseztatzea dakar. Beraz, ezinbestekotzat ikusten dut hauratzarotik emozioak kudeatzen ikastea.






8) Zer egin daiteke tabu hori desagertzen joan dadin?



Aurreko galderarekin lotuta doan galdera dela uste dut. Berriro ere azpimarratzen dut, haurtzarotik emozioen kudeaketari garrantzi gehiago eman beharko geniokeela eta lanketa hau denentzako eskuragarri egongo den eremuak sortzea ezinbestekotzat ikusten dut. Modu honetara, gizarteko edozein esparrutan heriotza den moduko bestelako gai tabuen inguruan askatasunez eta lotsa edo beldura gabe hitz egiteko aukera sortzea. Askotan zer gertatuko ote den horretan geratzen gara eta benetan non gauden ahazten dugu, orainaldia ahaztuz.



9) Garrantzitsua iruditzen zaizu ikasgelan heriotzaz hitz egitea? Zergatik?


Bai, eta ez heriotza bakarrik baizik eta, bestelako gaiak lantzea ezinbestekoa iruidtzen zait. Azken finean, ukatu ezin dugun egoera bat izango, lehenago edo beranduago pertsona guztiok biziko duguna. Beraz, modu egoki eta kontziente batean lantzea ezinbestekoa izango da, hori bai kontuan izanik norbanako bakoitzak ez duela modu berdinean biziko esperientzia mota hau.




10) Zuk egingo zenuke? (Ezezkoa bada, esan zergatik)


Noski burutuko nukeela. Baina lehenik eta behin, haurren ondo ezagutzea izango da gako nagusia, beraien esperientziak eta izateko modua kontuan hartzea oso garrantzitsua izango baita, lanketari ikuspegi eta norabide egokia eman ahal izateko. Horretarako, hitzak zein baliabide materialak uztartuko nituzke, hala nola, liburuak edo adierazpen dinamikak.





11) Zure ustez zer nolako ezaugarriak izan behar ditu irakasle batek (pertsonalak, gaitasunak…) halako gaiak eskolan lasaitasunarekin eta konfiantzaz lantzeko?


Nire ustez, lehenik eta behin irakasleak berak horrelako bizipenak bizi izanak asko lagundu dezake, bere azalean sentimendu hori bizi izan badu oso lagungarria eta bideragarriagoa egingo zaiolako. Bestalde, inteligentzia emozionalean lanketa handia eginda edukitzea eiznbestekoa izango da, gai honekin sentimenduen kudeaketa ezinbesteko tresna izango baita. Gainera, lasaitasuna manetntzen eta enpatia puntuak erakustrazi beharko ditu, pertsona anitzen arituko baita jardunean.







12) Heriotza eta transzendentzia. Heriotza, Jainkoa, hil ondorengo egoera… transzendentziaz hitz egiten diguten gaiak dira, gizakia baino haratago doazenak. Pentsatzen duzu inoiz gai horiei buruz? Nola sentitzen zara horretan pentsatzean?



Asko pentsatu izan dut nire lagun minarekin gai honen inguruan. Biok antzeko egoerak bizi izan baitugu arlo honetan. Nik pertsonalki pentsatzen dut nolabaiteko berraragiztatze batean murgiltzen garela, eta bizitzan zehar izango ditugun jokabideek baldintzatuko  dutela berraragiztatze hau. 


Gai honen inguruan pentsatzean gustura sentitzen naiz. Azken finean, ez banaiz hor geratzen eta unero kontzientte naiz orainaldia bizitzeak duela garrantzi bakarrik, etorri beharrekoa etorriko da, baina gaur hartutako erabakiek baldintzzatuko dutela etorkizuna.





Comentarios

Entradas populares de este blog

Itxiera

Currículum y competencias digitales

Lan modularra