Gorputza eta teknologia
Gorputza eta teknologia
Eiderrekin burutu genuen tailerra oso interesgarria iruditu zitzaidan, ikasgaia beste ikuspuntu edo era batetik hartzeko aukera eman baitzigun. Hau burutzeko oinarri bezala “el dilema de las redes” dokumentala izan dugu, non bertan sare sozialen eragin kaltegarrien inguruan mintzatzen den, eta hauen arriskuez informatzen gaituzte sortu dituzten berek.
Tailer honetan, gorputz eta dokumentala uztartzeak, gure egunerokotasuneko bizitzara gerturatzeko balio izan du. Hemen pertsonalki landu ahal izan baititutgu gure bizitza pertsonalean zein ingurunean bizitzen ditugun egoera anitzak. Egoera hauek, normaltasunez hartzen baditugu ere, ohartu ahal izan gara zer nolako eragina duten gure autoestima eta denboraren kudeaketan.
Gainera askatasun osoz hitz egiteko aukera izan dugu, gure inguruneko arazo teknologikoak aintzat hartuz, eta pertsonalki nire lagun baten egoera larriaz hitz egiteko garaian.
Ondorio bezala, teknologiak laguntzak eskaitzen dizkigu baina adikzio er sor dezake, beraz, tentu handiz jardun behar dugu teknologia berrien gailuekin.
Comentarios
Publicar un comentario