1) Zer onura du haurrekin halako saioak egiteak? Haurrentzat: Oso lagungarria izango zaie etorkizun batera begira. Zergatik? Iraakslearen laguntzatz zeharka hainbat balore igortzeko aukera baitu, haurrek barneratu ditzaten, hala nola, errespetua, pentsamendu kritikoa, entzute aktiboa eta enpatia besteak beste. Familientzat: Askotan zaila egiten zaie familia batzuei errealitatean gertatzen diren hainbat ekintzei hitzak ipini eta haurrei egokitzea. Beraz, tailer hauen bitartez, modu naturalean lantzeko ateak irikitzen dizkiete. Eskolan egiten den aurretiko lanketa hau abipuntutzat hartuta, haurrei egia esatea eta beraien arteko harremanak sendotzea ekar dezake, nolabait esate arren pilare garrantzitsuena indartzea, hala nola, konfidantza. Gizartearentzat: Haur hauek etorkizuneko hiritarrak izango direla aintzat hartuz, gizarte baten partaide izango dira, eta jakin badakigu joera batzuk aldatzeko indar soziala ezinbestekoa dela. Beraz, haur hauek askatasunez eta inolako taburik gabe ...